DNS dinamikoak (dyndns2) eguneratzeko bash skripta // DynDNS (dyndns2) updater script
OVHren zerbitzua erabiltzeko sortua, baina beste dyndns2 zerbitzuak erabili ahal beharko lituzke aldaketa txikiarekin// Made to use OVH's service (http://guide.ovh.com/DynDns), but should work with other dynds2 services with minimal changes.
- Deskargatu
hm-ddns.shnahi duzun lekuan - Exekutagarri bilakatu:
chmod +x hm-ddns.sh hm-ddns.sh-ek ip izeneko fitxategian idazten du katxea, berazhm-ddns.shdagoen direktorioan idazteko baimena duela edo idatzi dezaken ip fitxategia dagoela segurtatu. Log-a nahi baduzu beste hainbeste. Scripta exekutatzen duen erabiltzailearen baimenekin exekutatzen da, beraz, zure home-an sartzen baduzu noproblemo.- Script-a moldatu behar duzu zure datuak erabiltzeko. Ireki eta aldatu lehenengo lerroetan azaltzen diren aldagaiak:
USER,PASSetaHOST. Zer egiten ari zaren baldin badakizu besteak ere aldatu ditzakezu.
Zuzenean erabiltzeko exekutatu sh hm-ddns.sh. Lehen aldia bada ip fitxategia existitzen ez dela eta kexa egingo du baina dena ondo joan da, orain ip izeneko fitxatega izango duzu, eta ala bada, update.log ere bai.
Baina zentzu gehien duen erabiltzeko era Cron bidez egitea da! Orduro exekutatuko dugu hm-ddns.sh. Goazen ba:
- Exekutatu
crontab -e. Zein editore erabili nahi duzun galdetuko dizu agian, erabili gogokoen duzuna. - Lerro berria idatzi:
0 * * * * /SKRIPTA_GORDE_DUZUN_LEKUA/hm-ddns.shAdi SKRIPTA_GORDE_DUZUN_LEKUA aldatu behar duzula. Gorde eta itxi, crontab berria instalatu duela esango dizu. Hemendik aurrerahm-ddns.shorduro exekutatuko da (gailua piztuta badago), eta kanpo IP-a aldatu ezkero DynDNS domeinua eguneratuko du!
Webgunea baduzu oso erraza da IP⁻a eskuratzea. Sortu ondorengo PHP script-a, ip.php adibidez:
<?php
echo $_SERVER['REMOTE_ADDR'];Eta igo zure webgunera, nahi duzun tokira. Horrela CHECK aldagaia zurera aldatu CHECK='http://zurewebgunea.eus/ip.php', adibidez, eta 15. lerroa ezabatu.